XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko abendaren elez Algorta EGURALDIA.- Gaubon-Urtebarri ingeruban lasterr aldi agorra ixango zala iñok esan ba'leu, sorotzat artuko eben.

Ba ixan da, ta ez txikerra.

Ezin laietu ez exatu soloak agorrez, eta eziñ apurtu laietu-exatuak gogorrez.

Bolu edo errotak, zer-esanik bez, geldirik uraren utzez.

Oraiñ ostera (betikua: larr edo bapez) egun bi edo irun ingerubak ondatu dira; errotak be ur larrez itota dagoz.

Apur bat ondo etorriko zan, baña....

Yoan dira apur baterako eguraldi argi epelak.

Bitxilorez (de margaritas) polito apainduta egozan zelaiak isera zuriz eztaldu yakuz; igeli-zugatzak (los frutales) margo pozgarrikaz darakusben (erakuzten eben) bizitza barria, baña il dira atzera; orlegi ederrez yantzi ziran solo ta solo-mugak (munak), eta illundu egin dira.

Neguak berea egingo ebala zan ozte edo jentiaren esatia, ta ez egon okerr.

AUTESKUNDETZAZ.- Neguak badagi berea, bai Getxo erriak be azkenengo auteskundaldian.

Ezta gauz zaratia, egitia baño.

Gogorra, ixan da burrukea; ainbat andiagua gurendea.

Berangoarrak be orainguan garratz ibilli dira.

Gitxi dira an abertzaliak baña gogorrak dirantxuak.

Enoa iñori alperrik begiak nekatu eragiten, danak dakie yasona.

Bertoko biztanle Zaballa'tar jaun diputau barriak autarkia emon dabetzen guztiari apari on bat, bera buru dala, emoteko asmua dabela entzun dot.

Ikusgarri ixango litzake.

Non sartu eragin baña ozte ixagurriari! ¿Enparantz edo plazan? ¿Oztxu eztago?.

NASKALDIA.- Lengo egun batian, artu neban neure adizkide maite Aretxabala'tarr Albontsa abertzale bikañaren idazki bat.

Txile'ko itxas-basterr batian dagola diño udia igaroten (onegaz iru alkarren atzian), (...)? bildurrez emendik alde egin ebala.

Osasuna ta zori ona ixan dagilla bere anai Erri ta garaitiko laurak zein-baxen-zein abertzale sintsuagokaz batera, Aberriaren alde gogor ekiteko.

Aspalian bera ikusi-barik egon garian Gaminde'tarr Joseba destuar adizkide zintzoak batu gara yuan dan igandian Batzokian, bai ta alkarrizketa luzetxua egin be auteskundetzaz.

Etzan erakutzi guztiz ase (satisfecho); ibai-basterran ondo ibilli zirala iñon, baña goierrian motel.

Ez larritu. Gaminde'tar garr uts ori; gaurr egin eztana biarr egingo da; zu naiko alegindu zara, ta kitu.

Donosti'an aldi luzetxua igaro, ta geure artian dogu ostera Axbiur euzkel-idazle argia.

Algorta'ko neska-mutillak pozik dagoz beragaz ondo alkarr artzen dabe ta. KATARRA.